Azalpen laburra
Asteburu musikatuak edo igandeko sargoriak. Bietara izendatzen genituen...
Musika zaletuak, musika dosiaren bila etengabe. Askorentzat, musika festarekin eta gauarekin doa lotuta, bereziki. Musika adiktoak garenak berriz, musika dosia etengabe behar dugu, eta horrek bultzatuta, igande arratsaldeetan ere saio irekiak antolatzea pentsatu genuen. Jende gehienak ajeari aurre egiteko siesta egin edo futbol partiduak ikusten zituen bitartean, guk, soinu ekipoa kalera atera (Tilosetako gune pribilegiatuan, gehienetan, nahiz eta Milagrosan edo Ave Maria parkean ere egin izan genituen) eta disko jartzaileen saioak antolatzen genituen. Hori bai, musika, diska jartzaile bakoitzak aukeratzen bazuen ere, normalean festa eta gauetako sesio horietan jartzen ez genituen eta izugarri gustatzen zitzaizkigun erritmo lasaiagoak jendeari eskaintzeko aukera ematen zigun. Helburua ez zen jendea dantzan jartzea, normalean inon entzuten ez ziren doinuekin gozatzea baizik...
Logoaren irudia eta kartelen irudi gehienak, Mikel Barreiro artixta haundiak egindakoak dira.
------------------------------
Azalpen orokorra
HERNANIN ASTEBURU MUSIKATUAK
ZER: Diska jartzaileen sesioak. Musikan adituak direnek eskeinitako saioak. Normalean entzuten ez ditugun musika estiloak ezagutu eta musika horiekin gozatzea izango da helburua.
NOIZ: Asteburu eta jai egunetan. Arratsaldez. Jende aurrean eskeinitako musika gauarekin eta festarekin erlazionatu ohi da, ekimen honekin eremu hori gainditu eta egun argiz ere musikarekin gozatu daitekeela aldarrikatu nahi da. Saioak arratsaldez egingo lirateke. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (erreferentzi modura). 2003ko Aste Santutik San Juanak bitarte. Hilabetean bitan. Zehaztear.
NON: Eguraldi ona eginez gero Tilosetako kioskoan eta txarra eginez gero Milagrosan.
NORK eta NOLA: Musika estilo desberdinetan aditua den jendeak prestatuko ditu saioak. Bi ordutako sesioak izango dira eta askatasun osoa izango du nahi bezala nahasteko. Ohikoak ez diren musika estiloek; kultura desberdinen ohiartzun direnak bultzatuko dira. Erritmo lasaiak dituzten musikak bultzatuko dira.
KRONIKAN EGINDAKO ELKARRIZKETA
